XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahalegin guztiak gutxi izango dira ahozko espresioa hobetzeko, kontuan izanik ahozko espresioa norberaren nortasunarekin loturik dagoela eta metodo edo era zuzen baten bidez ezin dela garatu, baizik eta zeharkako medioz.

Idazmenaren atalean sartu aurretik esan nahi genuke, idatziz landu behar ditugun teknikak, edukiak, etab. lehenik ahoz landu beharko direla, beraz, mintzamenarekin lotuko ditugula idazmena hobetzeko erabiliko ditugun teknika eta baliabide guztiak.

Idazmena.

Garrantzizko beste atal bat gure ustez.

Lehen esan dugu ahozko espresioa norberekikoa dela eta garatzeko eskeintzen duen zailtasuna.

Ezin esan berdin espresio idatziaz; espresio idatzia, teknika eta metodo konkretu batez garatzen den gauza bat da.

Espresatu / Ulertu / Irakurri / Aztertu / Idatzi / Entzundakoa / Ulertu / Ulertzeko moduan esan.

Eskema honetan oinarriturik eta prozesu hori jarraituz lantzen dira ondorengo kontzeptuak.

Narrazioaren munduan finkatuko gara batipat.

- Narrazioaren barruan sartuko ditugun konposizio desberdinak:
Ipuinak
Nobelak
Fabulak
.

- Narrazioaren elementuak.

Pertsonaiak
Tokia
Denbora
Ekintzak - Argumentua
.

- Narrazioaren formak.

Narrazio hutsa
zuzena
zeharkakoa
Elkarrizketa
Bakarrizketa
Deskribapena
.

- Antzerkia.

- Bertsoak.

- Eskutitzak.